Historia
Adindu 1996an sortu zen, Bergarako UNEDen Gerontologia Psikosozialeko Masterra egiten elkar ezagutu genuenean. Gaur egun garenera ekarri gaituen bideari elkarrekin ekitea erabaki genuen: adineko pertsonekin lan egiten dugun enpresa txiki bat, bizitzako etapa hau bete-betean bizitzen laguntzen diena.
Esperientzia
Urte guzti hauetan, 60 urtetik 100 urtera bitarteko pertsonekin lan egin dugu, eta zahartzea zer den eta hori egiteko moduak azaldu dizkigute. Ezagutza horrek, etengabeko prestakuntzarekin batera, gure zerbitzuak esperientziatik diseinatzeko balio digu, zahartzen diren pertsonen beharretara egokitu ahal izateko.
Filosofia
Gure ustez, aktiboki zahartzea pertsona bakoitzak bere bizi-proiektuarekin aurrera jarraitzea eta bere erabakiak une horretako bizi-egoerara egokituz hartzea da. Era berean, zahartze aktiboak alderdi soziala ere baduela uste dugu, edadismoaren aurka borrokatzea eta adinekoei erabaki politiko eta sozialak hartzean dagokien protagonismoa ematea. Gure lana pertsonei prozesu honetan laguntzea da, eta gure zerbitzu bakoitza helburu horretara bideratuta dago.