Albisteak flecha irakurtzen ari gara, ikusten ari gara.....

Albistea


2013/02/22
irakurtzen ari gara, ikusten ari gara.....

Gaur atal berri bat hasten da gure web orrian,ADINDUn saiatzen gara irakurtzen eta informazio berria jasotzen bide ezberdinetatik,  horregatik aprobetxatu nahi dugu irakurritakoa edo ikusitakoa hemendik komentatzeko.

 Nahi dizuegu gomendatu liburu interesgarri bat: "El arte de no amargarse la vida" de Rafael Santandreu(Editorial ONIRO El arbol de la vida) . Psikologo honek psikologia kognitiboaren oinarriak azaltzen dizkigu modu atsegin eta dibertigarri batean. Korriente honen funtsa laburbiltzeko hau esan dezakegu: gure pentsamenduak eta siniskerak geure buruari  eta baita gertatzen zaizkigun gauzei buruz, oso garrantsitzuak dira, gure emozioak hortik etortzen dira eta. 

Notizia ona da berez, kostata bada ere, pentsamendu eta sineskera horiek aldatzeko aukera dugulako. Lehenengo konturatu egin behar gara askok sentzurik  eta oinarririk gabekoak badira ere benetazkotzat hartzen ditugula eta gure bizitza ozpintzeko balio izaten dute.  

Liburuaren 13garren kapituluan pertsonen arteko harremanei buruz hitz egiten da eta bertan,  klabe bat eskaintzen da,  nere ustez sinple baina eraginkorra. "Lagunik onenak izateko sekretua: bakoitzari eman ahal dezakeena eskatzea da. Eman ezin duena ez eskatu" .

Gure burua eta beste pertsonak diren bezala onartzen baditugu zoriona eskura daukagu.

Hona hemen kapitulu honetako beste harribitxi batzuk: 

1. inor ez dela perfektua , ez ni ez besteak

2. harremanetan kakoitzari eman ahal duena bakarrik eskatu

3. ez exijitu inori aldatzea

4. kexatzea behin eta berriro harremana okertzera eramaten du

5. perfektu izan gabe gure burua eta besteenak onartzen baditugu askoz zoriontsuagoak izango gara

 

orain teoriatik praktikara pasatzea besterik ez da geratzen. Animo eta ekin gogor lanari!

 

 

 

 

 






Atzera itzuli