Esku-hartze psikosoziala


Autonomia pertsonala mantentzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak

Gaur egun, gure gizartean pertsonen bizitza itxaropena handituz doa etengabe. Gertaera honek, izugarrizko lorpena izanik, pertsona nagusien autonomia eta gehien bat horien artean adin altuen dutenena , bultzatzeko beharra dakar.

Programa hauen helburua pertsona nagusien autonomia bultzatzea da, mendekotasuna egoerak atzeratuz eta etxean jarraitzeko denbora luzatuz. Hori lortzeko adinekoen ahalmen físiko, psikiko eta kognitiboak suspertu eta harreman sozialak indartu egiten dira. Guzti honen helburua, pertsonen egoera funtzionala mantendu, bakardade egoerak ekiditu eta pertsonen ongizate eta bizi kalitatea hobetzea dela.

Programa hauek, hauskortasun egoeran dauden adin handiko pertsonei ( 80 urteko gorakoei ) zuzenduta daude, hau da:

  • Bakarrik edo 75 urtetik gorako beste batekin bizi direnak.
  • Edo/eta eguneroko bizitzarako egin behar diren ekintzetan arazotzoak daukatenei (baina ez dute galtze físiko edo kognitibo larririk).

Pertsona nagusien egoitzak eta Eguneko Zentroak

Esku-hartze psikosoziala

Pertsona nagusien egoitzetan eta eguneko zentroetan psikosozial arloan arreta eskaintzen dugu. Egoitzetan zein eguneko zentroetan dauden pertsonekin esku-hartze psikosoziala egiteaz arduratzen gara, honako lanak egiten ditugularik:

  • Erabiltzaileen balorazio psikosoziala ( kognitibo, psilologiko eta sozialki zein da beraien egoera) eta eboluzioaren jarraipena.
  • Memoria lantzeko programak, estimulazio kognitiboa, erlajazioa, jarduera fisikoa eta psikomotrizitatea, kultura taldea, eskulanak, arlo ludikoa eta ospakizunak.
  • Erabiltzaileek eduki ditzazketen zenbait arazoei arreta: depresioa, antsietatea, dementzia duten pertsonen jokabide-nahasmenduak...
  • Arlo ezberdinetako profesionalen koordinazioa, bolondresen koordinazioa...
  • Aisialdiko eta ekintza ludikoen programazioa

Dementziak

Dementzia duten pertsonentzako estimulazio integrala

Dementzia gaur egun sendatzerik ez duen gaixotasuna da, horrek ez du ordea esan nahi pertsona hauekin ezin dela estimulaziorik egin. Azken urte hauetako esperientziek erakusten dute posible dela pertsona gaixoen bizi-kalitatea hobetzea. Hori lortzeko estimulazio programak daude, horien bitartez dementzia duten pertsonen ahalmen guztiak: kognitibo, emozional, funtzional eta sozialak suspertu eta landu egiten dira.

Jakina da gaixoek dituzten ahalmenak, murriztuak badaude ere, erabili egin behar direla ahalik eta denbora gehien mantentzeko.Estimulazio programek duten beste helburu garrantsitzua da gaixoen emozio-egoera eta autoestimua hobetzea. Programa hauek taldeka egiten dira eta horrek laguntzen du gaixoen eta baita senideen arteko harremanak sortzen eta bakartasun egoerak ekiditen. Gure funtzioak, terapeuta bezala, honako hauek dira:

  • Pertsona gaixoen balorazio kognitiboa eta eboluzioaren jarraipena.
  • Taldekako estimulazio integrala: antolatutako aktibitate ezberdinen bitartez parte-hartzaileen ahalmen kognitibo, funtzional ,sozial eta emozionalak estimulatu egiten ditugu.
  • Pertsona gaixoen senideekin koordinazioa eta jarraipena