Aurkezpena


Arreta psikosozialeko arloan adineko jendearekin lan egiten duen enpresa dugu Adindu. 50 urtetik gorako pertsonentzat esku-hartze psikosozial eta prestakuntza zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Adindu

Gure lanaren helburua oso garbi daukagu: pertsonen ongizatea bilatzen laguntzea eta horregatik, pertsona nagusien bizitzako egoera eta momentu guztietan ikuspegi positibo bat ematen ahalegintzen gara.

Gure lehen jarduera adineko pertsonekin harreman zuzenekoa izan da eta da. Baina gaur egun pertsona nagusien senideekin eta beraiei arreta eskaintzen dieten profesionalekin ere lan egiten dugu.