Adineko pertsonak


Esperientziaren eskola

Debabarreneko Esperientzia Eskolan koordinazio lanetan eta formazioa ematen aritzen gara. Debabarreneko Esperientzia Eskola Ikasten Elkarteak antolatzen duen ekimen bat da, elkarte hau DEEko ikasle ohiek osatua dago.

Esperientzia eskola

Eskola hau ikasteko, esperientziak elkartrukatzeko eta gizartean era aktibo batean parte hartzeko gogoa duten bailarako 50 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago.

Eskolaren helburuak hauetxek dira:

  • Parte-hartzaileen garapen pertsonala sustatzea maila fisiko, psikiko eta sozialean.
  • Aldatzen doan errealitate soziala aztertu eta ulertzen laguntzea eta etengabeko prestakuntza ahalbidetzea.
  • Talde honek gizartean eragitea, paper aktibo eta betegarri baten bidez.
Esperientziaren eskola

Ikasturtean eduki desberdinak landuko dira: gizarte-gaitasunen garapena, komunikazio gaitasunen trebezia, osasun fisiko eta mentalaren hobetzea, erlajazio teknikak, informatika, literatura, sikologia, filosofia, bioetika, zuzenbidea, Debabarreneko kultura eta ohiturak... Guzti honi, gizarte ekintzako proiektu baten diseinua eta garatzea gehitzen zaio. Ikasturtean zehar ekintza kultural ezberdinak tartekatuko dira: hitzaldiak, bidaiak, bisita gidatuak, beste eskolekin elkar trukeak...

Klaseak Eibarren izaten dira urritik maiatzerarte astean hiru egunetan. Astearte eta asteazkenetan goizeko 9:30etatik 12:30etara, eta ostegunetan 10:00tatik 12:00tara, Eibarren.

Informazio gehiagorako kontaktatu