Senitartekoak


Laguntza psikologikoa emateko taldeak

Laguntza psikologikoa emateko taldeak oso baliabide lagungarri eta terapeutikoak dira senitarteko zaintzaileentzat. Talde horietan, senitartekoek konpartitzen dituzte beraien esperientziak eta zaintzeak ekartzen dizkien arazo eta zailtasunak. Honetaz gain, laguntza psikologikoko taldeek senitartekoen sentimenduak adierazteko bide bat eskaintzen dute eta partaideentzako laguntza emozional zein babes iturri bihurtzen dira.

Gure funtzioa, terapeutak garenez, taldeak zuzentzea eta pertsona bakoitzaren sentimenduen adierazpena errazten duen giro egokia sortzea da. Parte-hartzaileen beharrak antzeman, ulertu eta kasu bakoitzean beharrezko orientabideak ematen ditugu.Talde hauen helburuak dira: senitartekoek zaintzarako lagungarri diren tresna batzuk bereganatzea eta dituzten sentimendu nahasiak kudeatzea dira. Sentimendu horien artean: tristura, erruduntasuna, maitasuna, haserrea edo poza aurkitzen ditugu.

Laguntza psikologikoko taldeen jarraipena egiteaz gain, partehartzaileen asebetze mailaren zein lortutako helburuen balorazioa ere egiten ditugu.