Familiares


Ikastaroak

Menpekotasuna duen pertsona bat zaintzeak alderdi negatibo eta positiboak dauzka. Kasu guztietan lan neketsua eta gogorra izaten da. Gainera zaindutako pertsona gure senitartekoa baldin bada horri guztiari emozio eta sentimenduen zama gehitzen zaio.

Momentu askotan tokatzen zaigu egoera zailei aurre egin beharra, besteak beste: gure senidearen jokabide-nahasmenduak edo errazak ez diren erabakiak hartzeko beharra eta inork ez gaitu horretarako prestatu. Horretaz aparte, zaintzak dakarren neke fisiko eta psikologikoak gure osasunean eragina izan dezake. Horregatik prestakuntza eta laguntza psikologikoa behar beharrezko erremintak ditugu eta oso lagungarri izango zaizkigu zaintzearen prozesuan.


Ikastaro hauen iraupena alda daiteke, parte-hartzaileen behar eta gogoetara egokitzeko.