Gure filosofia


Gure lanaren alderdi garrantsitzuena pertsonak direla pentsatu dugu beti eta gure helburua beraien ongizateari laguntzea da. Adineko pertsonekin egiten dugu lan eta horrek esan nahi du zahartzaroan sartu direla edo sartzeko bidean daudela. Zahartzaroa gauza positiboa da, lorpen bat gizartearentzat. Pertsonaren zahartze prozesua jaiotzarekin batera hasten den gertakizuna da, gauza naturala eta denoi momentu batean helduko zaiguna.

Filosofía Adindu

Zahartzearekin aldaketa batzuk etortzen dira: maila fisiko, psikologiko eta sozialean. Hau ukaezina da eta onartu egin behar dugu. Baina, aldaketak aldaketa, pertsona izaten jarraitzen dugu: gure jakinminak eta hobetzeko gogoak bizirik diraute eta urteek ematen duten eskarmentua dugu alde. Ia pertsona ororen lehentasuna osasun ona izatea da eta horrek gaixotasun eza bakarrik ez baizik eta ongizate fisiko, psikologiko eta soziala lortzea ere esan nahi du. Honetan norberaren erantzukizuna handia da. Pertsona bakoitzak ditugun ohiturak, jarrerak eta gauzak ikusteko moduek zeresan handia dute gure ongizatean. Adindun eskaintzen ditugun hitzaldi eta ikastaroekin pertsonengan hobeto bizi ahal izateko jarrera positiboak sustatu nahi ditugu.