Zerbitzuak flecha Adineko pertsonak: Ikastaroa flecha Nola bizi menpekotasuna duen pertsona...

Adineko pertsonak


Ikastaroa

¤Ikastaroa Nola bizi menpekotasuna duen pertsona batekin eta nola zaindu

Beste pertsona bat zaintzeko egoera ohikoa da eta baliteke gure bizitzako momentu batean edo bestean horretatik pasatzea. Ikastaro honen helburua hobeto zaintzeko jarrerak eta gaitasunak garatzea da.

Kurtsoan garrantzi handia emango diogu adineko pertsonaren autonomiari eta autoestimuari laguntzen dieten jarrerak mantentzeari. Beharrezkoa da harremana hobetzen laguntzen duten gizarte-gaitasunak garatzea ere: enpatia, errespetua, entzute aktiboa, komunikazio orientatzailea eta jarrera positiboa.

Zaintza lan neketsu eta zaila izan daiteke baina egoera asko konplikatzen da zaintzen dugun pertsonak gehiegizko eskaerak egiten dizkigunean edo tristura, suminkortasun eta apatia sentimenduak agertzen baditu. Horrelako egoera zailen aurrean baliogarriak diren estrategia batzuk lantzen ditugu ikastaroan.

Badakigu menpekotasuna duen pertsona bat zaintzea oso egoera estresagarria izan daitekeela eta horregatik behar beharrezko ditugu estresari aurre egin eta eusteko teknikak. Horien artean: arazoak konpondu eta erabakiak hartzea, pentsamendu-estiloak, jarrera positiboa eta erlajazioa.

 Kurtso honen iraupena 12 ordukoa da.


Ikastaro hauen iraupena alda daiteke, parte-hartzaileen behar eta gogoetara egokitzeko.


Atzera itzuli