Zerbitzuak flecha Adineko pertsonak: Ikastaroa flecha Estresa kontrolatzeko teknikak eta erlajazioa

Adineko pertsonak


Ikastaroa

¤Ikastaroa Estresa kontrolatzeko teknikak eta erlajazioa

Badirudi estresa gaur egungo gaitza bihurtu dela, gero eta kexa gehiago entzuten dira estresa dela eta. Dena den, badaude estresa kontrolatzeko moduak eta posible da teknika batzuk erabiliz gure eguneroko bizitzan pairatzen dugun estres maila jaistea .

Ikastaro honetan ikusiko dugunez gure pentsamendua da estres gehien sortzen digun faktorea eta horregatik estresa sortzen dizkiguten pentsamenduak aldatzen ikasi behar dugu; beste alde batetik inguruko pertsonekin ditugun harremanetan sortzen diren gatazkek estresatu egiten gaituzte eta horregatik garrantsitzua da gure gaitasun-sozialak eta komunikazioa lantzea eta hobetzea.

Hauetaz aparte, erlajazio teknikak ere oso baliogarriak dira estresa gainditu eta zoriontsuago bizi ahal izateko.

 Kurtso honen iraupena 15 ordukoa izango da.


Ikastaro hauen iraupena alda daiteke, parte-hartzaileen behar eta gogoetara egokitzeko.


Atzera itzuli