Adineko pertsonak


Ikastaroa

¤Ikastaroa Adimena landu

Badakigu zein garrantsitzua den ariketa fisikoa egitea gure gorputza sasoian mantenzeko. Gure adimen-gaitasunekin: memoria, atentzioa, lengoaia... gauza bera egin behar dugu, hau da buruarekin gimnasia egin. Gai honetan adituek argi eta garbi esaten digute ezinbestekoa dela gure neuronak ariketa eginez aktibo mantentzea, gehiago oraindik adinean aurrera goazela.

Ikastaro honen helburua da adimen gaitasunak lantzea eta hobetzea era praktiko batean. Ariketa ezberdinen bitartez memoria,atentzioa, lengoaia, irudimena eta abar landuko ditugu.Gainera informazioa hobeto jasotzeko eta gogoratzeko estrategiak erabiliz ikusiko dugu nola hobetzen den gure errendimendua.

Saioak oso praktikoak dira eta kurtsoa 12 orduko iraupena du.


Ikastaro hauen iraupena alda daiteke, parte-hartzaileen behar eta gogoetara egokitzeko.


Atzera itzuli