Zerbitzuak flecha Senitartekoak: Ikastaroa flecha Menpeko adineko pertsonak zaintzeak sortzen...

Senitartekoak


Ikastaroa

¤Ikastaroa Menpeko adineko pertsonak zaintzeak sortzen duen estresari nola aurre egin

Menpeko adineko pertsonei arreta eskaintzea ezaugarri bereziak dituen jarduera da eta horren barruan sarritan egoera korapilatsuak sortu ohi dira: adineko pertsonen gehiegizko eskakizunak eta jokaera-nahasmenduak; lankide eta senitartekoekiko harreman zailak; gehiegizko lana eta abar.

Zalantzarik gabe, arlo honetan lan egiten duten profesionalen arriskuetako bat estresa da. Gero eta gehiago dira "erreta" edo estresatuta daudela dioten erizain, laguntzaile eta zaintzaileak.

Denbora luzean irauten duten estres-egoerek ondoeza eta gaixotasunak ere sor ditzakete. Horregatik, oso garrantzitsua da estresa zer den, gugan zer nolako eragina duen eta nola kontrolatu eta aurre egin diezaiokegun ulertzea.

Kurtso honen iraupena 15 ordukoa da. 


Ikastaro hauen iraupena alda daiteke, parte-hartzaileen behar eta gogoetara egokitzeko.


Atzera itzuli