Zerbitzuak flecha Senitartekoak: Ikastaroa flecha Estimulazio kognitiboa

Senitartekoak


Ikastaroa

¤Ikastaroa Estimulazio kognitiboa

Dementzia edo adimen-gaitasunen narriadura arin zein moderatua duten pertsonekin erabili ohi den teknika terapeutikoa dugu estimulazio kognitiboa. Narriadurarik ez duten pertsona nagusiekin ere erabiltzen da modu prebentiboan.

Dementziak jota dagoen pertsonak badauka oraindik ikasteko gaitasuna, burmuinaren neuroplastizitatea dela eta. Gaitasun horretaz baliatzen gara estimulazio kognitiboaren bitartez, adineko pertsonaren gaitasunak erabili, suspertu eta mantentzeko ahalik eta denbora luzeenean.

Badakigu behar beharrezkoa dela erabiltzea pertsonak mantentzen duen edozein gaitasun, txikia bada ere, betiko gal ez dadin. Estimulazioaren bidez pertsonaren autonomia eta autoestimua jasotzen lagundu nahi dugu. Era horretan gaixoen eta beraien senitartekoen bizi-kalitatea hobetu daiteke.

Ikastaroan emango dira estimulazio kognitiboa egiteko tresna praktikoak: materialak, ariketak eta abar ikusiz

Kurtso honen iraupena 12 ordukoa da.


Ikastaro hauen iraupena alda daiteke, parte-hartzaileen behar eta gogoetara egokitzeko.


Atzera itzuli