Zerbitzuak flecha Senitartekoak: Ikastaroa flecha Elkarren arteko arteko harremanak eta...

Senitartekoak


Ikastaroa

¤Ikastaroa Elkarren arteko arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen ikasten

Ikastaro honetan harremanak hobetzeko bi gako nagusi azpimarratzen ditugu: komunikazioa eta giza-gaitasunak. Argi dago komunikazio ona beharrezkoa dela harreman onak izateko. Komunikazioa asko hobetu daiteke pauta batzuk jarraitzen baditugu: azaldu nahi duguna argi eta garbi adierazi, besteak ulertu duena zihurtatu eta besteei entzuteko gaitasuna landu.

Horretaz aparte, inguruko pertsonekin ditugun harremanetan sortzen diren gatazkak saihesteko oso garrantzitsua da nork bere giza-gaitasunak landu eta garatzea. Ikastaroan landuko ditudun gizarte trebezien artean daude: zerbait eskatzea, ezetz esaten jakitea, gure iritzia adieraztea, kritika bat jasotzen edo egiten jakitea.

Kurtso honen iraupena 12 ordukoa da. 

 


Ikastaro hauen iraupena alda daiteke, parte-hartzaileen behar eta gogoetara egokitzeko.


Atzera itzuli