Zerbitzuak flecha Profesionalak eta zaintzaileak: Ikastaroa flecha Dementziak: jokabide nahasmenduari aurre egiteko...

Profesionalak eta zaintzaileak


Ikastaroa

¤Ikastaroa Dementziak: jokabide nahasmenduari aurre egiteko jarraibideak

Ikastaro honekin nahi dugu partehartzaileek hobeto ulertzea zer den dementzia eta gaixoak nola sentitzen diren. Hasteko dementziaren eta Alzheimer gaixotasunaren sintomak eta eboluzioa ikusiko ditugu.

Badakigu gaixoekin harremana ez dela erraza izaten, eta oso garrantsitzua da komunikazioan laguntzeko zenbait pautak jarraitzea. Gaixoekin jardutean behar beharrezkoa dugu gizarte-gaitasun batzuk erabiltzea: enpatia, errespetua eta jarrera positiboa eta orientatzailea.

Dementziaren ondorioz pertsona askok jokabide-nahasketak izaten dituzte: desorientazioa, urduritasuna, antsietatea edo agresibitatea eta horiek izaten dira zaintzaileengan estres gehien sortzen dutenak. Horregatik jokabide-nahasketa horiek nola maneiatu eta horien aurrean zer egin behar dugun jakitea komeni zaigu.

 Kurtso honen iraupena 15 ordukoa da.


Ikastaro hauen iraupena alda daiteke, parte-hartzaileen behar eta gogoetara egokitzeko.


Atzera itzuli