Albisteak flecha Udazkenerako ikastaro berria: "Crecerse ante la crisis"

Albistea


2013/07/17
Udazkenerako ikastaro berria: "Crecerse ante la crisis"

Krisi momentu honetan sarritan entzuten ditugu gure inguruan halako kexak: "Ez dakit zer egin nere bizitzarekin" "Nola egingo diot aurre egoera honi?" "Ez dakit ze norabidea hartu". Holako pentsamenduak edukitzea normala da gure burua "krisialdian" ikusten dugularik. 

Egoera honetan ez ditugu erremedio miragarririk bilatuko, baina badakigu konfidantza eta ilusioa mantentzea zeinen garrantsitzuak diren.  Hortaz aparte gure bizitzan helburu zehatz bat izatea eta helburu hori lortzeko ekintzak konkretatzea beharrezkoa da ere. Bide horretan gure jarrera positiboa eta aktiboa izatea oso garrantsitzua izango da. Ez dugu gure burua aldatu beharko , baizik eta gu geu garen horretatik abiatu izan nahi dugun horretara heltzeko.

Ikastaro honetan gure burua hobeto ezagutzen, gure ahalmena eta gaitasunetaz jabetzen eta gure bizitzako helburuak zeintzuk diren argitzen modu praktiko batean lan egingo dugu. Baina hau ez da nahikoa izango,  motibazio ezinbestekoa da helburuak lortzeko.Momentu txarretan gure emozioak kudeatzen jakitea eta emozio positiboak indartzea  gure garapenerako bidean.

 






Atzera itzuli