Albisteak flecha Irakurtzen ari gara, ikusten ari gara

Albistea


2013/07/13
Irakurtzen ari gara, ikusten ari gara

Orain dela gutxi  irakurritako nobela baten gainean ideia batzuk konpartitu nahi ditut zuekin. Idazlea Rachel Joyce britainiarra da eta nobelaren izenburua “ El insólito peregrinaje de Harold Fry”. Istorioaren abiapuntua hauxe da, Harold jubilatuta dagoen gizon batek aspaldian ikusi ez duen lankideohi baten gutuna jasotzen du . Bertan andre horrek oso gaixorik dagoela  eta bere bizitzaren azken egunak egoítza baten pasatzen ari dela kontatzen dio. Momentu horretan Haroldek nahiko bizimodu grisa eta lasaia darama bere emaztearekin , baina gutun horrek lurrikara bat sortzen du bere bizitzan eta dena hankaz gora jarriko du.

Haroldek aspaldian ez zeukan harremanik andre horrekin baina oso hunkituta gelditzen da  eta erantzuten dio. Orduan etxetik ateratzen da gutuna botatzeko asmoarekin baina postontziaren bidean  bere laguna bizi den herriraino gerturatzea erabakitzen du. Haroldek sentitzen du , bidai horren bitartez eta fedearekin nolabait bere laguna sendatzea lortuko duela. Eta mometu horretan hasten da benetako istorioa: Harolden bidaia.

Bidaian era askotako bizipenak eta pertsona ugari ezagutuko ditu eta hori denak aldaketa haundi bat sortuko du Haroldengan . Baina benetan bere barruraino egindako bidaia izango da, iraganarekin eta bere buruarekin bakeak egiteko aukera emango diona.

Istorio honen irakurketa neretzat oso positiboa da, eta  edozein adinean aldatzea posiblea dela erakusten digu. Adituek  esaten digute gure bizitzaren azken egunerarte ikasteko eta aldatzeko prestatuta gaudela. Gure burmuina etengabe aldatzen ari den sare bat da eta horreri esker gure jarrerak aldatzeko aukera daukagu. Baina ez dugu askotan horrela jokatzen eta ohiko jarrerak mantentzen ditugu, zoriontsu egiten ez bagaituzte ere. Zergaitik? Agian gure gizartean ez gaituztelako hezi aldaketarako, aldatzea bera txarra iruditzen zaigulako,baina gehien bat aldatzeak ahalegina eskatzen duelako. 

Dena den, Harold bezala, bizi garen bitartean hazi eta aldatu egiten dugu, edo behintzat egiteko aukera daukagu. Gainera adituek esaten dute gure bizitza “U” forma daukan kurba bat bezalakoa dela. Kurbaren lehenengo  gailurrean, 20 urte inguru ditugunean egoten gara, momentu horretan gara zoriontsuen. Gero, kurba jaisten da eta puntu baxuena, 46 urte inguruan izaten da, orduan kezka eta tristura gehien bizi ditugun momentua da. Baina, harrigarriena da, kurba berriro gorantz egiten duela eta 70 urte ditugunean, berriz ere oso zoriontsuak izan gaitezkeela. Horrexegatik, ondo egiten baditugu gauzak eta zoriona oztopatzen diguten jarrerak aldatzen baditugu, zahartzaroaren etapa oso ederra eta zentzuz beterikoa izan daiteke. Momentu horretan zaudetenak aprobetxatu!!






Atzera itzuli