Albisteak flecha Ezagutzen duzu zer den Irakurketa Erraza?

Albistea


2014/06/25
Ezagutzen duzu zer den Irakurketa Erraza?

Durangoko nagusiek badakite!! Joan zen asteartean Llum etorri zen horren gainean gurekin hitzegitera. Berak  pertsona nagusiekin irakurketa errazako  taldeak gidatzen ditu.

Irakurketa erraza 70 hamarkadan sortutako ekimena da eta gure inguruan Kataluñan gehien bat landu egin da. Hemen nahiko ezezaguna da momentuz, baina herri askotako udal liburutegietan dagoeneko eskura daude liburu bereizi hauek.  Ekimen honekin irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei material egokituak  eskaintzen zaie.

Zailtasun hauek dituztenen artean pertsona nagusiak, pertsona gorrak, inmigranteak, ezintasun psikiko edota ikasketa gutxiko pertsonak daude.

Datorren udazkenean Durangoko Udalak pertsoan nagusientzako irakurketa errazako talde bat sortu nahi du. Ea jende asko animatzen den esperientzia berri hau bizitzera!!






Atzera itzuli